gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 18, asteazkena
Pere Gimferrer
GIPUZKOAKULTURA.NET > IRAKURKETA GIDAK > PERE GIMFERRER, GAUR ERE
PERE GIMFERRERREN BIOGRAFIA

Gure eskerrak “Lletra (Espai virtual de literatura catalana)” eta “Edicions 62”ko arduradunei irakur gida honetan Pere Gimferreren biografia erabiltzeko baimenagatik.

Bartzelona, 1945. Poeta, prosista, kritikoa eta itzultzailea. Zuzenbide eta Filosofia eta Letrak ikasketak egin ditu Bartzelonako Unibertsitatean, baina ez ditu amaitu. Seix Barral argitaletxean zuzendaritza kargu bat du. Gaztelerara itzuli ditu Ramon Llull, Ausiàs March, Beckett, Sade, Joan Brossa eta Gabriel Ferrater. Real Academia Españolako kidea da (1985). Literatura kritikoa ere izan da Destino, Serra d'Or eta Ínsula aldizkarietan, eta El País eta ABC egunkarietan kolaboratzaile jardun da.

Zinemazale sutsua, zine kritikan ere jardun da Film ideal aldizkarian. Mensaje del Tetrarca (1963) izan zen poeta jardueraren hastapen nabarmena. Arde el mar (Poesiaren Sari Nazionala, 1966) obrarekin esperientzia surrealistaren berrirakurpen oso pertsonala lortu zuen. La muerte en Beverly Hills (1968) lanean jarrera esperimentala mantentzen du, eta lengoaiaren suntsiketarantz aurrera egiten du. Poemas 1963-1969 lanean obra espainiarra bildu zuen. Horregatik guztiagatik, Gerra Zibilaren ondoren jaiotako poetarik originalenetako bat eta bere proposamenen berrikuntzengatik espainiar literaturaren ikuspegia gehien aldatu zuen poetatzat hartu zuten denek.

Garai hartan, pertsonalki ezagutzen zituen autore bizien –Vicente Aleixandre eta Octavio Paz, adibidez– eragina aldarrikatzen zuen, hala nola Lautréamont, Lorca eta Wallace Stevens bezalakoen adibide irakurriena. Poesia modernistaren antologia bikain bat argitaratu zuen (Antología de la poesía modernista, 1969). 1970ean Els miralls idatzi eta argitaratu zuen. Hura izan zen katalanez idatzitako lehendabiziko poesia liburua, eta ondoren Hora foscant (1972) eta Foc cec (1973) liburuek jarraitu zioten.

Poesia kataluniarrean eduki zuen eragina hirurogeita hamarreko hamarraldian literatura espainolean eduki zuenaren oso antzekoa izan zen. Berea, diskurtsozko poesia da, metaliterarioa, tradizio literarioaren uneekin, barrokoarekin eta abangoardiekin lotzen saiatzen dena. Uneko poetika batetik abiatuta, errealitate errealaren eta errealitate artistikoaren arteko mugak esploratzen ditu. Ondoren, L'espai desert (1977) argitaratu zuen, eta Lletra d’Or saria jaso zuen lan horregatik. T.S. Elliot-en adibideari jarraituz, poema luze bat planteatzen du, lurpeko egitura batek zeharkatzen duena, amodio eta sexu hausnarketari buruzkoa, zenbait hitz motibo eta manipulazio tenporaletan. Juan Goytisoloren hitzetan, “sekuentzia poetiko bakoitza poeta zapaltzen duen errealitatearekiko disidentzia arrazoi desberdinetara eskaintzen da”.

1981ean aurreko lan guztiak Mirall, espai, aparicions, liburuan jaso zituen, bertan liburu berri bat Aparicions barne hartzen zelarik. 1991n Francesc Fontanella (1971) poema eszenikoa argitaratu zuen Avui egunkarian. Ondoren, bi bilduma argitaratu zituen, El vendaval (1989) eta La llum (1991). Bi bilduma horietan ikuste-ukitua, epigrama, nagusitzen da. Mascarada (1996) poema luze eta unitario bat da. Bertan, hondo paristar batekin (paisaia eta erreferentzia literarioak), amodioaren esperientziako gaiak jorratzen ditu, gordintasun eta probokazio puntuetara iritsiz. Argitaratutako azken liburua, L'agent provocador (1998), aurrekoarekin elkarrizketan irakurtzen da. Prosa poetikoak, hausnarketa bat dira, idazkuntzan ni-a autokonsziente bilakatzen denekoari buruzkoa, ni aktibotik ni erreflexiborako urratsa, xehetasun autobiografikoekin konbinatuz.

Prosista gisa, testu oso originalen autorea da: Dietari. 1979-1980 (1981) eta Segon dietari. 1980-1982 (1982). El Correo Catalán egunkari bartzelonarrean erregularki argitaratzen zituen artikuluak dira. Behin baino gehiagotan aipatzen dituen gaiak daude: historiako zenbait unetan intelektualak bereizten dituen isiltasun eta bazterkeria jarrera; boterearen eta politikaren kritika; poeta eta artista etengabeko ikasketan; une kultural katalana zehazteko nahia; literaturari, arteari eta zineari buruzko oroitzapen pertsonalak. Josep M. Castelleten hitzetan, aurkikuntza bikain bat egin du: «aldiberekotasun historikoa». Nobela bat ere idatzi du, Fortuny (1983), Ramon Llull saria. Saiakera literarioa idatzi du: Radicalidades (1978) eta Lecturas de Octavio Paz (1980) gazteleraz, eta katalunieraz nabarmentzen direnak La poesia de J.V. Foix (1974), Marià Manent eta Joan Brossaren antologiak (1980), eta Màrius Torresen poesiara hitzaurrea dira.

Max Ernst, Antoni Tàpies eta Joan Miróri buruzko saiakerak ere idatzi ditu. Testu horiek irakurketen kronika bat dira, idazle eta artistei egiten dien omenaldia, ekarpen originalak –pertsonalak– literatura eta arte kritikaren ikuspegitik, baina, aldi berean, idazkuntza berari buruzko funtsezko ikerketak. Obra guztiko bost ale argitaratu ditu.

 

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net