Espainiako Errege Akademiako kidea da 1985ean Vicente Aleixandrek utzitako hutsunea betetzeko hautatu zutenez gero. Luxenburgeko Poesiaren Akademia Europarreko sortzaile eta partaide iraunkorra da, baita Bartzelonako Reial Academia de Bonas Lletres-eko hautatutako kide osoa ere. Pere Gimferrerren izena antologia bat baino gehiagotan aipatua da, besteak beste, Visor argitaletxeak plazaratutakoan, El último tercio del siglo (1968-1998). Seix Barral argitaletxeak 1999an Memorias y palabras argitaratu zuen, Octavio Pazek 30 urtean zehar Pere Gimferrer lagunari idatzitako 206 gutun argitaragabe biltzen dituen liburua. 2000. urtean Espainiako Liburutegi Nazionalaren Patronatuko kide izendatu zuten.
Hartu dituen sarien artean aipagarrienak:
- José Antonio Primo de Rivera literatura saria (1966), Arde el mar lanarekin.
- Katalan Ikasketen Institutuaren Josep Carner saria (1974), La poesía de J.V. Foix lanarekin.
- Anagrama argitaletxearen saiakera saria (1980), Lecturas de Octavio Paz lanarekin.
- Katalan literaturako saiakera sari nazionala (1982), Dietari lanarekin.
- Planeta argitaletxearen katalanezko letretako Ramón Llull saria (1983), Fortuny lanarekin.
- Espainiako Literatura Kritikarien Elkarteak emandako katalanezko narratibako Kritikaren sari nazionala (1984), Fortuny lanarekin.
- Poesiako sari nazionala (1989), El vendaval lanarekin.
- Espainiako Literatura Kritikarien Elkarteak emandako gaztelaniazko poesiako Kritikaren sari nazionala (1989), El vendaval lanarekin.
- Katalan literaturako poesia sari nazionala (1989), El vendaval lanarekin.
- Letretako sari nazionala (1998) eta Salamancako Unibertsitateko.
- Ondare Nazionaleko iberoamerikar poesiako Reina Sofia saria (2000), lan osoagatik.