Ohar bibliografikoa
Gida honen iturriak Enric Bou-k (Hispanic Studies, Brown University, Providence) Interneten jarritako orria Àlbum Pere Gimferrer http://www.brown.edu/Research/Gimferrer/index.shtml eta Luis García Jambrinak Marea solar, marea lunar liburuan argitaratutako bibliografia dira.
Bibliografia horietan oinarritzen da, nahiz haiek bezain sakona ez den. Lehen atalean gure liburutegian eskuragarri diren Pere Gimferreren obren zerrenda ematen dugu genero edo gaika sailkatuta eta horietako bakoitzaren barruan jatorrizko argitalpen dataren arabera antolatuta. Bigarren atalean hainbat autoreren obrari Gimferrerek egindako hitzaurreak eta beste aipatzen ditugu eta, hirugarrenean, Interneteko helbide nagusiak aurki ditzake irakurleak. Gogoan hartu, bada, bibliografia hau zabalkundea emateko gogoz dagoela eginda eta gure liburutegiko fondora mugatzen dela, ez duela gaia agortzeko asmorik. Aipamen bibliografikoen transkripzioa eta aurkezpena liburutegi arauei jarraiki eginak dira.
2003ko maiatza