Literaturaren historialaria. Katalan hizkuntza eta literaturako katedraduna. Antologia batzuk argitaratu ditu, hala nola erdi aroko literaturarena, Antologia catalana saileko liburukiak eta XX. mendeko poesia katalanaren ingurukoak, horietako batzuk Josep Maria Castelletekin elkarlanean. Hainbat literatur bilduma zuzendu du. Abangoardiako literatura katalanari buruzko azterlanak, kritika literarioak eta oroitzapenak argitaratu ditu. Sari, domina eta izendapen ugari jaso du (Lletra d´Or, Honor de les Lletres Catalanes, Lletres catalanes, Creu de Sant Jordi...)
Literatur kritikaria eta saiakera idazlea. Katalan poesiari buruzko antologia batzuk argitaratu ditu, horietako batzuk Joaquin Molasekin batera. Nueve novísimos poetas españoles (1970) eta kultura eta gizarteari buruzko saiakerak egin ditu. Oroitzapenak idatzi ditu. Edicions 62 argitaletxeko literatur zuzendari eta lehendakari izan da, eta katalanezko idazleen elkarteak izan duen lehen lehendakaria. Sari eta aipamen asko jaso ditu (Serra d´Or kritika saria, Creu de Sant Jordi, Arte Ederretako urrezko domina, Bartzelonako udalaren urrezko domina...).
Idazlea, Generalitateko Hezkuntza eta Kulturako kontseilari ohia, Institut Ramon Llulleko zuzendaria. Filologia, historia eta literatur kritikaren alorrean hainbat azterlanen egilea. Zenbait edizio kritiko eta antologia poetikoren arduradun izan da. Hainbat kargu politiko bete du (Vila-Secako alkate, Tarragonako Diputazioako diputatu nagusi, aholkulari, diputatu). Katalanezko idazleen elkarteko kidea da. Île-de-France-ko Eskualde Kontseiluaren Arteen domina jaso du.
Idazlea, irakaslea, kazetaria, literatur kritikaria. Haren narratiba euskal literatura berriaren ezinbesteko oinarri izan da. Hunik arrats artean, Hamaseigarrenean aidanez, Otto Pette, eta Ifrentzuak trilogia aipa daitezke beraren literatur sorkuntzako mugarri gisa. Funtsezko idazlea da haur eta gaztetxoen literaturan ere. Euskarari buruz, euskal nortasunaz, euskal kulturaren etorkizunaz eta gizartearen giltzarriez idatzi dituen saiakera eta artikuluek interes handia piztu izan dute euskaldunen artean. Zinema zuzendaria izan da (Hamaseigarrenean aidanez, Kareletik). Hainbat sari eskuratu du (Eusko Jaurlaritzaren Jon Mirande eleberri saria, Kritikarena, Rosalía de Castro).
Idazlea. Eleberriak eta poesiak idazteaz gain, dietarioak, saiakerak eta saski-naskiak, literatur kritika eta prentsa artikuluak idatzi ditu.
Eleberrien artean izenburu hauek dira aipagarrienak: El pasaje de la luna, Tánger bar, La gran ilusión, La caja china, El corazón en la niebla, En Bayona, bajo los porches. Kritikaren merezimendu aitorpena eta sari garrantzitsuak jaso ditu, adibidez Herralde eleberri saria, Literaturako Euskadi saria, Kritikaren sari nazionala. Bianako Printzea saria jaso zuen 2001ean bere ibilbide literarioaren omenez.